Gaucho tabernaren logoa,jan hasierara

ComillasGaucho

Pertsona bati buruz esanda: prestua, ausarta eta eskuzabala dena.
Animali edo gauza bati buruz: bere etekinari esker, asetasuna ematen duenak.
XVIII eta XIX. mendeetan, Argentinan, Uruguain eta Hegoaldeko Rio Grande-n bizi izan zen mestizoa; Brasilen, zaldizko transhumantea eta bikaina abeltzantza lanetan zen. Mendigizona, nekazaritza tradizional lanetan esperientziaduna.colillas

Los Gauchos: Pruden, Mary, Alicia y Robrto

Gaucho Taberna...

Ba gauza bera, baina pertsona zehatzei aplikatuta.

Argiago ezin, Alicia eta Pruden, aizpak, Roberto eta Maryrekin ezkondu ziren. Eta batasun horrek emaitza ezin hobeagoak izan zituen, Gaucho tabernatik , Iruñan, pintxoen hautaketa eskuzabal, moderno oinarri tradizionalarekin eta , batzutan, ausartarekin, atsegin ematen baitigute.

Gaucho taberna historia da iadanik, kalitatea eta izen bereziaren sinonimoa, ´miniaturazko sukaldaritza´ kontu handiarekin landu egiten bait dute Nafarroako hiriburuko bihotzetik. Alicia eta Maryk, sukaldetik, eta Pruden eta Robertok, barratik, ostalaritza negozio batetan, sukaldaritza ona izatea, bezeroetaz arduratzea bezain garrantzitsua dela aldarrikatzen dute...

Kasu honetan, barran, zehatzagoak izateko, zuen zai dauzkazue.

Baina ez dizkizuet antzinako etxe honen sekretu guztiak argituko; bi egiteko uzten dizkizuet: alde batetik, aurki daitekeen pintxo bildumarik garrantzitsuena ezagutu eta berarekin atsegin hartzearena, eta bestealdetik, prentsa "rosa"-rekin ikustekoa daukana,... nor norekin ezkonduta dagoen asmatzea.

Xabier Gutiérrez.

"Pintxos, pequeño bocado, gran placer" liburuaren hitzaurrea.

Lege oharra | Klarionak egindako web diseinu eta garapena